ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BATXILERGOA


DESKRIBAPENA

Bi urteko iraupena duen Batxilergo hau, sarbidea ematen dien geroko ikasketekin guztiz loturik dago, hala Unibertsitateko ikasketak izan, nola Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hauxe da Batxilergoko helburua: modalitate bakoitzean, ikasleen heziketa integrala eta ezaguera desberdinak eskuratzea, bakoitzaren geroko garapenerako.

 

Batxilergoa egiteko DBH gaindituta eduki behar da, edo 2.BBB. edo 2. IEE, edo LH1. 2. mailara pasatzeko, 1. mailako bi irakasgai utzi ahal dira gainditu gabe, gehien jota.
Batxilergoa gainditzeko gehienez ere lau ikasturte daude.
Modalitateko sei irakasgai egin behar dira. Maila bakoitzean hiru hautatu behar dira.
Maila bakoitzean aukerako irakasgai bat hautatu behar da. Modalitatekoak ere hautatu ahal izango dira aukerako irakasgai gisa.

 

2008 - 2009 IKASTURTEA - ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BATXILERGOA

GUZTIENTZAKO IRAKASGAIAK

1. MAILA

2. MAILA

Euskara eta Literatura I / Euskara eta Literatura II

3 ordu

3 ordu

Gaztelania eta Literatura I / Gaztelania eta Literatura II

3 ordu

3 ordu

Hizkuntza Ingelesa I / Hizkuntza Ingelesa II

3 ordu

3 ordu

Filosofia eta Hiritartasuna / Filosofia II

3 ordu

3 ordu

Gorputz Hezkuntza

2 ordu

-

Mundu Garaikideko Zientziak

2 ordu

-

Historia

-

4 ordu

GUZTIRA

16 ordu

16 ordu

MODALITATEKO IRAKASGAIAK

1. MAILA

2. MAILA

Matematika I / Matematika II

4 ordu

4 ordu

Fisika eta Kimika I / Kimika II

4 ordu

4 ordu

Biologia eta Geologia I / Biologia II

4 ordu

4 ordu

GUZTIRA

12 ordu

12 ordu

AUKERAKO IRAKASGAIAK

1. MAILA

2. MAILA

Marrazketa Teknikoa

4 ordu

-

Giza Fisiologia eta Anatomia

-

4 ordu

ASTEAN GUZTIRA

32 ordu

32 ordu

 

ORDUTEGIA

Urritik Maiatzera arte:

ASTELEHENA, ASTEARTEA eta OSTEGUNA:                                              8etatik 14,30ra

ASTEAZKENA eta OSTIRALA::                 8etatik 14,20ra

Ekainean eta Irailean:

ASTELEHENA, ASTEARTEA eta OSTEGUNA:                                         8etatik 13,30ra

ASTEAZKENA eta OSTIRALA:             8etatik 14,20ra

 

BATXILERGOKO PROBA OROKORRA (Hautaprobak)

Batxilergoko titulua lortzeko, egindako irakasgai guztiak ez ezik, Batxilergoko Proba Orokorra (hautaprobak) ere gainditu behar da.
Batxilergoko Proba Orokorra bi atal izango ditu: guztientzakoa eta espezifikoa. Azken horretan bi aukera egongo dira:

  • Zientzia-Teknologia aukera: Matematika eta Fisika.
  • Osasun zientziak aukera: Biologia eta Kimika.

Batxilergoko azken kalifikazioan Batxilergo Proba Orokorrak %40 balioko du, eta ikasketa espedientearen batez besteko notak %60.

IRTEERAK

 

Unibertsitatea

  • Industri injinerutza. (I=Injinerutza, 5 urte)

  • Injineru Kimikoa. (I)

  • Telekomunikazio-injinerutza. (I)

  • Informatika-injinerutza. (I)

  • Matematika. (L=Lizentziatura, 5 urte)

  • Fisika. (L)

  • Biologia. (L)

  • Geologia. (L)

  • Kimika. (L)

  • Medikuntza. (L)

  • Elektrizitatea. (IT=Injinerutza Teknikoa: 3 urte)

  • Industri elektronika. (IT)

  • Meatze ustiapena . (IT)

  • Meatzaritza eta Metalurgia. (IT)

  • Baliabide Energetikoak, Erregaiak eta Lehergaiak. (IT)

  • Kimika Industriala. (IT)

  • Itsas makinak. (D)

  • Itsas nabigazioa.(D)

  • Mekanika. (IT)

  • Topografia. (IT)

  • Eta beste karrera batzuk.

 

Gure institutuko goi mailako heziketa-zikloak