|
Eraikin- eta prozesu-instalazioak jarri eta mantentzeko prozesuen
burutzapena programatu, koordinatu eta ikuskatzea eta instalazio horiek
zerbitzuan jartzea, eskuragarri dauden giza baliabideak eta bitartekoak
optimizatuz, beheragoko mailako teknikariei beharrezkoa den euskarria
emanez, eskatutako kalitatea eskainiz, indarrean dagoen
erregelamentazioa betez eta guztia segurtasun-baldintzetan eginez.
Aurreproiektua abiapuntutzat hartuz eraikin- eta prozesu-instalazioen
aldaketa edo hobekuntzarako proiektuak garatzea, ezarrita dauden arauak
kontuan izanik eta instalazioen bideragarritasuna bermatuz.
Teknikari honek, kasu orotan, Arkitekto, Injineru edo Lizentziatuen eta/edo
Arkitektu Tekniko, Injineru Tekniko edo Diplomatuen ikuskapen
orokorrarekin jardungo du.
|
|
a) 1/1990 Lege Organikoak, urriaren 3koak, Hezkuntza-Sistemaren
Antolamendu Orokorrekoa denak, ezarri zuen batxiler tituluaren jabe
izatea.
b) Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa
gainditu izana.
c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo Unibertsitate
aurrekoa (PREU) gainditu izana.
d) Ikasketa mailari dagokionez teknikari espezialista titulua edo
baliokidea izatea.
e) Ikasketa mailari dagokionez, unibertsitate titulazioa edo
baliokidearen jabe izatea, Heziketa-Ziklora sartzeko ikasketa-baldintza
posibleetatik bat bera ere bete gabe lortu zuelarik.
Edo
bestela sarbide-probak.
|