EUSKAL HERRIA IPARMENDEBALDEA

Euskara Italiano Espaņol English

Egunkaria
Historia
Ingurunea
Ekonomia
Argazkiak

Agencia Socrates

 

Ongi etorri gure Web orrialdera

Historia

Ingurunea

Euskaldunen lur hau, egundainotik bidaia bide dugu, beste populu batzuk jarraian menperatua edo indarrez hartua, erdi arotik beretik, Konpostelako bideetan zabiltzan beilarien babesleku. Euskal Herria, mendez mende, bere lurretara zetozen jendeen ekarpenaz eraldatu da. Itsasoari eta munduari irekia, historian zehar haurrak atzerriratzen ikusi ditu. Egun batez joan ziren, kanpoko saldaren dastatzera, gogoaren eraberritzera, edo batzuk beharraren beharrez, ogibidearen irabaztera. Gaur egun, hamar milioiez goiti dira munduan gaindi, diaspora handia osatzen dutela, beti beren etxondoa eta herria bihotzean dauzkatela. Bi Europeen arteko bidegurutzean,
Euskal Herria ez da bakarrik pausaleku goxo bat, bere aire fresko, kirola eta aisialdi atseginekin ; gure lurraldea, euro-eskualdearen erdian, osoki antzaldatzen ari da. Gaur egun garena gara, atzean dugun historia luzeak horrela egin gaituelako...
Euskal Herria Europako Hego-mendebaldeko lurraldea da. Aturri ibaitik Ebro ibaia bitarteko lurretan kokaturik dago. Bi isurialdetan banatua dago: atlantikoa eta mediterraneoa. Bien arteko muga Pirinioek, Aralar, Aizkorri eta Gorbeia mendikateek egiten dute. Banaketa hori dela eta, paisaia desberdintasuna handia da: mendiak, haranak, lautadak, kostaldea...

Ekonomia

Argazkiak

Euskal Herria politikoki Frantzia eta Espainia estatuetan erdibituta dago eta bi estatuon historiak eta beharrek eragin handia izan dute eta dute Euskal Herriko ekonomiaren garapenean. Hego Euskal Herrian, Bizkaia eta Gipuzkoan, industrializazioa Espainiako industrializazioarekin batera gertatu zen XIX. m.an. Araba eta Nafarroan industrializazioa geroago iritsi zen eta lehen sektoreak garrantzi handiagoa izan du hurbileko historian eta gaur egun ere bai. Bestalde, Ipar Euskal Herrian industrializazioa ez zen errotu Frantziako industrializazioa gertatu zenean; ondorioz, lehen sektoreak (abeltzaintza, nekazaritza, basogintza, arrantza) garrantzi handia mantendu du. Nolanahi ere, hirugarren sektorea da egun, eta alde handiz, nagusi Euskal Herri osoan, Frantzian eta Espainian gertatzen denaren antzera. Oro har, lehen sektoretik populazio aktiboaren % 5-6 inguru baino ez da bizi; bigarren sektorean (eraikuntza barne) gutxi gora-behera populazio aktiboaren % 38 ari da eta zerbitzuen sektorean % 56 inguru.
 

SIZILIA | Egunkaria | Historia | Ingurunea | Ekonomia | Argazkiak